Martxoaren 8rako greba feminista deitu du iaz bezala aurten ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Usurbilgo Ernaik ere bat egin du jada hitzorduarekin. Sare sozialen bidez planto egiteko deia egin berri dute. "Heteropatriarkatu kapitalistari, neska* gazteok #PLANTO! Martxoaren 8an #GrebaFeminista Euskal Herrian. Pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo grebarekin bat egiten dugu Ernaiko kideok. Adi deialdiei! Gora borroka feminista! Gora Euskal Herria feminista!".
Iaz arrakasta nabarmena izan zuen estreinakoz Martxoaren 8rako deitu zen greba feministak. Irudiotan bildu genuen:
IRUDITAN:
https://youtu.be/dNj6wGYpIog
https://youtu.be/0f6o7q8xIPc
https://youtu.be/tUFn5vaptMs