Arrakasta itzela izaten ari da deialdia. Asteazken honetarako jada (urtarrilak 16) 527 lagunek baino gehiagok izena emana zuten, urtarrilaren 27an ospatuko den Irisasi BTT “Hotzak Akabatzen” probarako. Usurbil, Donostialdea, Tolosaldea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Urola-Kostako lagunak bereziki. Bizkaia eta Nafarroa aldetik ere izen ematera animatu dira. Urtarrilaren 25era arte kirolprobak.com atarian bideratu ahalko dira inskripzioak.
Bestela, baita proba egunean bertan, 8:45 arte Mikel Laboa plazan. 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei dago zuzendua hitzordua, nahiz 13-16 urte arteko txirrindulariek ere parte hartu ahalko dute. Beti ere, “baldin eta une oro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izen ematea irisasibtt@gmail.com helbidearen bidez beteko da”.
Prezioa: federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan izena emanez gero, 25 euro ordaindu beharko dute partaide orok, izan federatu edo federatu gabea.
Hiru ibilbide izango dira aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa). Informazio gehiago: andatza.com / irisasibtt@gmail.com
Irisasi BTT 2019 "Hotzak Akabatzen" probarako izen ematea
Epea: urtarrilaren 1etik 25era.
Zehaztasunak: urtarrilaren 27an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen!" probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute.
Nori zuzendua: 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei.
Hiru ibilbide aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa).
Zehaztasunak: "Txaleko bat opari izena emanten duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8.45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. 13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe".
Izen ematea: urtarrilaren 1etik 25era, kirolprobak.com atarian. Federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 8:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.
Informazio gehiago:
Antolatzailea: Irisasi BTT.
Babeslea: Usurbilgo Udala.