5 urte bete ziren hilabete hasieran Jon Uribe "Jontxu" gure artetik joan zenetik, baina herria ez da Jontxutaz ahaztu. Ezta gutxiagorik ere. Aurkezpen handirik behar ez duen gaztea oroitzeko Kalezarko Jai Batzordeak egunpasa antolatu du otsailaren 2an. Herri kirolak goizez, bazkaria eguerdian Saizar Sagardotegian, eta kontzertuak Haraneko aparkalekuan. Hitzordura gonbidatuko dituzten talde zehatzen berri aurrerago jakinaraziko dutela berri eman dute antolatzaileek, sare sozialen bidez zabaldu duten ondoko mezuan.
"Kaixo lagunok! Jon Uribe (Jontxu) laguna joan zela 5 urte pasa diren honetan, omenezko jaieguna antolatu dugu kalexartarrok! Ostiral honetatik aurrera (urtarrilak 18), Bordatxo eta Aitzaga tabernetan eskuragarri izango dituzue bazkarirako txartelak. Kontzertuen berri aurrerago jakinaraziko dizuegu! Animatu, ziur egun ederra pasako dugula".
KalexarROCK Jontxurekin!
Otsailak 2, larunbata
12:30 Inaxio Perurena harrijasotzailea eta aizkolarien emanaldia.
14:00 Bertso-bazkaria Saizar Sagardotegian. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
Oharra: bazkarirako txartelak Bordatxo eta Aitzaga tabernetan salgai.
19:00 Kontzertuak Haraneko aparkalekuan.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.