Aranzadik Andatzan egindako ikerketa arkeologikoaren emaitzen aurkezpena, urtarrilaren 22an

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 17a, 14:23

“Andatzako garai bateko okupazioaren azterketa eta interpretazio arkeologikoa” hitzaldia antolatu du Usurbilgo Udalak, datorren astearterako, urtarrilaren 22rako arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. “Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa egiten ari dira eta aurten X. Prospekzio kanpaina egin dute. Bertan egindako lanak eta lortutako emaitzak azaltzera datoz”, Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko kide Manu Ceberio Rodriguez eta Izaro Quevedo Semperena.

Aurkikuntza interesgarririk egin ahal izan dute. Emaitza zehatzak aipatu moduan, datorren asteartean Potxoenean.