Gaia aukeratuta, martxoaren 2an ospatuko dugun Inauteri Festarako egitaraua diseinatzeko lanetan murgilduak gabiltza. Mozorro jaialdirako hitzordurik proposatu nahi baduzu deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo emailez helarazi elkartea@noaua.eus helbidera. Gustura asko aztertu, eta ahal bada, gauzatuko ditugu zuen ekarpenak.
Gogoan izan, gaia ere zuen proposamenetatik aukeratu dugu. Aurtengoan jolastoki erraldoian bilakatu nahi dugu Usurbil, 2019ko martxoaren 2an. Usurbilgo kaleak jolaserako berreskuratu nahi ditugu. Horretarako noski, zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Izan litezke mahai-jokoak, jolas kooperatiboak, herri kirolak edo kirol jolasak, atzoko jolasak nahiz puri-purian direnak, tamaina, formatu guztietakoak…
Garai batean bezala, kalera atera eta jolastu! Jolasak, hortxe datorren Inauteri Festarako mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Tabernetan jarri ditugun zerrendetan nahiz emailez jasotako ekarpenen artean hautatu dugu. Milesker beste behin proposamenak idatzi dituzuen guztioi! Eta orain, mozorro festa prestatzera!
Hartu zuen agendak eta apuntatu; momentuz, Inauterietarako ospakizun egunok izango ditugu:
INAUTERI FESTARA BIDEAN...
Otsailak 23, larunbata
Euskal Inauteriak Zubietatik Lasarte-Oriara.
Martxoak 1, ostirala
Inauterietako ikuskizunak ikastetxeetan.
Martxoak 2, larunbata
Inauteri Festa Usurbilen. Gaia: jolasak.