GuraSOS-ek laster plazaratuko du, otsaila amaierarako Donostian iragarria duen manifestazioaren data zehatza

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 17a, 14:30

Urtebetez Hitzartu prozesuaren baitan, gipuzkoarrek auzolanean landu duten 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana foru agintarien esku uzteko, Diputazioaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan, urtarrilaren 4an egindako ekitaldiaren amaieran iragarri zuen. "Une honetatik luzatzen dugu otsaila bukaeran GuraSOSek bultzatuta egingo den manifestaziora", adierazi zien GuraSOS-eko lehendakari Joxe Mari Izetak bertaraturikoei.

Eguna zehazteke dute, laster plazaratuko dute data zehatza, baina aldaketarik ez bada, GuraSOSek otsaila amaierarako antolaturiko manifestazioa Antiguako tuneletik abiatuko da hiriburuan barrena. "Antiguako tuneletik aterata, herritarrok esango diegu une honetan agintean daudenei nola nahi ditugun gauzak; hitz eginda, elkarrizketaren bidetik eta akordioak lortuz, baina beti ere gizartea eta herritarrak kontuan hartuta".

Manifestazioan urtarrilaren 4an foru agintarien esku utzitako Hitzartu planari babesa emateko aukera izango da. Baita Gipuzkoan hiri hondakinekin dugun gatazka adostasunez eta herritarrak aintzakotzat hartuta konpontzea eskatuko da.

Prestaketa lanei ekiteko gonbita luzatua du GuraSOSek. "Hemendik otsaila amaierara arte manifa handi bat elkarrekin prestatzen hasi gaitezen".

GuraSOSen Hitzartu planak Hernaniko Oronatik Foru Aldundira eginiko bidea iruditan

Azken urtebetean, Gipuzkoako herritar, eragile eta aditu anitzek herrialde mailan hondakinekin dugun gatazka, elkarrizketaren bidetik, adostasunez konpontzeko bide-orria diseinatu dute; 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Udal Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa, GuraSOS-ek abian jarritako Hitzartu parte hartze prozesuaren baitan.

Hitzartu plana ibiltaria izan da bere sortze prozesuan; hamaika dinamika bideratu dituzte Gipuzkoan barrena; gune ireki, parte hartze tailer eta bestelako ekimenekin. Prozesu ibiltari horretan, bi urrats garrantzitsu eman ditu asteotan: abenduaren 29an jendaurrean aurkeztu zuen GuraSOSek urtebetez eginiko lan itzelaren emaitza, eta haurren desfile batekin Gipuzkoako Foru Aldundian erregistratzera eraman zuten Hitzartu plana urtarrilaren 4an. Joan den ostiralean Gipuzkoa plazan egin zuten ekitaldiaren amaieran, Foru Aldundian erregistratu eta foru agintarien esku utzi zuten, erraustegia alboratu, eta Aldundiak gipuzkoarrei ukatutako hitza kontuan izanda, Europako zuzentarauak errespetatuz landu den Hitzartu plana.

Iruditan duzue segidan, Hitzartu planak eginiko bidaia luzearen asteotako azken metroak; Hernaniko Oronako abenduaren 29ko aurkezpenetik, urtarrilaren 4an Foru Aldundian erregistratua izan zen arteko bidaia iruditan. Baita, bi hitzorduon gainean argitaratu genituen albisteen estekak ere:

LOTUTAKO ALBISTEAK

Hitzartu planaren erregistroa

GuraSOSen Hitzartu plana, foru agintarien esku

Haurrak foru agintariei: "Ez dugu ulertzen nolatan ez zareten etorri gaurko hitzordura"

Haurren desfileak eraman du, hondakinekin dugun gatazkaren konponbidea Foru Aldundiraino

Otsaila amaierarako manifestazioa deitu du GuraSOSek Donostian

Hitzartu planaren aurkezpena

"Gordailu inertizatuak", Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko GuraSOS-en plan alternatiboa

Berme Batzordearen eskaera Foru Aldundiari: "Hitzartu gizarte-ekimenaren ordezkaritzarekin bil daitezela"

Urtarrilaren 4an Donostiako Gipuzkoa plazan, GuraSOS-en hondakinen kudeaketa plan alternatiboaren entrega ekitaldia

IRUDITAN

Argazkitegia: GuraSOSen Hitzartu planaren aurkezpena eta erregistroa

NOAUA! TB

2019/01/04 HITZARTU PLANAREN ERREGISTROA

https://youtu.be/tRCID3Y3h88

https://youtu.be/shIpcvOJ84E

https://youtu.be/5gw-HFQ3A1I

https://youtu.be/duvuqfi5M7Q

2018/12/29 HITZARTU PLANAREN AURKEZPENA

https://youtu.be/YoKubD5zWu0

https://youtu.be/S1HRlTmFpOM

https://youtu.be/O8b0v93cVPU