Donostia Egunari aurre hartuz, danbor hotsak nagusi gaur ikastetxeetan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 18a, 08:20

 

Ohi bezala, Donostia Egunari aurre hartuta aurten bezperan ez, bezperaren bezperan entzungo ditugu primizian lehen danbor hotsak Aginaga, Usurbil eta Zubietako ikastetxeetan. Bezpera larunbatez egokitzen denez, ostiral arratsalde honetara (urtarrilak 18) aurreratu dituzte danborrada saioak Udarregi Ikastolan, Aginagako eta Zubietako Eskoletan. Berrikuntza gisa, aurten, Udarregi Ikastolako HH eta LH-koek emanaldi bateratua eskainiko dute. "Gogoratu egunean bertan, ikasleek galtza bakeroa edo urdina, alkondara edo niki zuria eta laukidun lepokoa jantzi behar dituztela", gogorarazi dute ikastolatik.

 

Bestalde gogoan izan, Zubietako zati bat Donostiako lurren barnean dela. Donostia Eguna igandez egokitu denez, astelehenean jai egingo dute Zubietako Eskolan.

 

Tren zerbitzu bereziak

Donostia Eguna dela eta, hiriburura joan etorria egiteko garraio zerbitzu publikoak indartuko dituzte. Larunbat gauean, tren zerbitzua izango da orduro 23:54-6:54 Usurbildik Donostiara. Donostiatik Usurbila orduro 22:50-5:50 artean. Eta igandean, 11:35 aldera tren zerbitzu berezia eskainiko da Donostia aldera: Euskotrenen zerbitzu bereziak

HOrrekin batera, gogoan izan, Lurraldebusek larunbat gaueroko bus zerbitzuak eskainiko dituela orduro Donostiara joan etorria egiteko. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / euskotren.eus

 

Urtarrilak 18, ostirala

Aginagako Eskola:

Arratsaldeko eskolen baitan danborrada ikasleen danborrada saioa.

 

Zubietako Eskola:

15:50 Danborrada saioa. Aterí bada errebote plazan, euria ari badu frontoian. "Galtza urdinak, jertse txuria eta jaietako zapia jantzita etorriko gara. Aurreko mantala eta txapela eskolan jantziko dizkiegu".

 

Udarregi Ikastola:

16:00-16:20 HH eta LH ko ikasleen emanaldi bateratua Udarregi Ikastolan, Agerialdeko patioan.