Futbola, eskubaloia, arrauna eta trinketa, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 18a, 08:00

Asteburu berri baten atarian gara berriz. Eremu ezberdinetako kirolariak, jardunaldi berri baten atarian dira baita. Futbol neurketak izango ditugu Haranen, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Eta adi, arraunketa probak errioan, Aginagako Mapiletik Oriora. Horrekin batera, Pagazpek trinketako finalak jokatuko ditu: 

 

FUTBOLA HARANEN

Urtarrilak 19, larunbata

09:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Urnieta 5A

Udarregi 6A-Landaberri 6

10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6A

10:30 Infantil neskak: Usurbil-Intxaurdi B

11:30 Infantil mutilak: Usurbil A-Ostadar

15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Euskalduna SD

17:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri

 

Urtarrilak 20, igandea

12:00 Lehen urteko alebinak (2008): Usurbil-Lazkao

 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Urtarrilak 19, larunbata

Eskola Kirola

Alebin neskak:

09:30 Udarregi 5A-Langile

09:30 Udarregi 6C-Udarregi 6A

10:45 Infantil mutilak: Udarregi A-Ereintza

12:00 Infantil neskak: Udarregi A-Ereintza

 

Usurbil K.E.

16:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Amenabar B

17:30 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Tolosa

19:00 Senior neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Eibar

 

TRINKETEKO FINALAK

Trinketeko Gipuzkoako Txapeketako finalak jokatuko dira larunbatean (urtarrilak 19) Iruran. Kadeteen, jubenilen eta nagusien mailako partidak jokatuko dira, 16:00etan hasita Irurako Ametsa Trinketan. Finalisten artean da Pagazpe Pilota Elkartea. Enrike Huizik nagusien bigarren mailako finala jokatuko du eskuz banakako finala, Behar Zana taldeko Esnaolaren aurka.

 

ARRAUNKETA PROBAK

Arraun denboraldia errioan! Larunbat honetan lehen txapelketak (urtarrilak 19), 13:00etan hasita. Bi distantziatan jokatuko dira proba hauek: 4.000 metrokoa Saikola-Orio artean eta 6.000 metrokoa, Mapil-Orio artean. Orio Arraunketa Elkarteak, Gipuzkoako Arraun Federakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, modalitate honetako probak jokatuko dira Orian: Iraupen Txapelketa, Distantzia Luzeko Txapelketa, Aulki Mugikorra eta Arraunketa Olinpikoa. Infantilak, kadeteak eta beteranoak Saikola-Orio artean lehiatuko dira; jubenilak eta absolutuak Mapil-Orio artean.