Usurbilgo EHBilduren udal hauteskundeetarako zerrendaburuaren eta herri-programaren aurkezpena otsailaren 9an

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 18a, 11:43

Hauteskunde giroan murgiltzear gara jada. Gogoan izan, maiatzaren 26an hitzordu hirukoitza izango dugu hautetsontziekin; udal eta foru hauteskundeak batetik. Eta baita Europako hauteskundeak ere. Zubietarren kasuan, Herri Batzarra berritzeko ere bozketa eguna izango dute maiatzeko azken igande horretan.

Hitzordura begira prestatzen hasiak dira eragile politikoak. Usurbilgo EHBilduk udal hauteskundeetarako hautatu duen zerrendaburua otsailaren 9an aurkeztuko du, Potxoenean deitu duen bilkuran. Horrekin batera, hurrengo legealdira begirako herri-programaren lehen zirriborroa aurkeztu eta lantzeko baliatuko dute hitzordu bera. Aipatu moduan, Usurbilgo EHBilduren bilkura eta lan saioa, otsailaren 9an, 10:00-13:00 artean Potxoenean.

Usurbilgo EHBildutik ohartarazi dutenez, "hauteskunde prozesuan parte hartzeko izena eman behar da honako helbidean: elkarrekin.ehbildu.eus/register