Adi, erabakitze eskubidearen alde lanean diharduen Gure Esku Dago mugimenduak antolaturiko Tripontzia Sarirako txartelak dituzuenok. Astelehen honetan, urtarrilaren 21ean egingo da zozketa, aurrez salduak izan diren txartelen artean soilik. Ia 100.000 euro 24 saritan (60.000 euro sari nagusia+diru kopuru baxuagoko beste 23 sari) banatuko dituen zozketan, dirutza irabazteko aukera izan dezakezue.
Tripontzia, Urteberriko Saria
-60.000 euro saritutako zenbaki eta seriearentzat.
-2.000 euroko 7 sari zenbaki bereko gainontzeko serieentzat.
-1.500 euroko 8 sari saritutako bigarren zenbakiarentzat.
-1.000 euroko 8 sari hirugarren zenbakiarentzat.
Iaz bezala, Tripontziaren txartelek zozketa egunean erreparatu beharko diegun bost zifradun zenbakia eta Euskal Herriko herrialdeetako baten serie izena daramate. Eta horrekin batera, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten “Elkarrekin Together” filma deskargatzeko kode zenbakia. Film dokumentalak euskal arkeologo espedizio batek AEBen ekitaldeko hutsik den irla batera bidaiatzen du. “Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela”. Informazio gehiago: together.eus
Informazio gehiago: gureeskudago.eus