Igande goizaldean gertatu zen. Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Orion, "iruzur delitu bat leporatuta". Antza, larunbatetik iganderako gauerdian, 44 euro xahutu zituen bere autorako erregaia hartzen, Aritzetako zerbitzu guneko gasolindegietako batean. Erregaia ordaindu gabe alde egin zuen, Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez. Une hartan, gasolindegian lanean ari zirenek autopistan zaintza lanetan ari zen Trafiko Unitateko patruila bati gertatu zenaren berri eman eta ordaindu gabe ihesi joandako lagunari atzetik segi zioten.
A-8 autopistan Orioko irteeran geldiarazi zuten. Ertzaintzaren arabera, "autoaren gidariak jarrera oldarkorra izan du identifikatzen saiatu diren agenteekin, eta menderatu egin behar izan dute. Behin atxilotu dutenean, polizia-egoitzara eraman dute iruzur delitua eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta desobedientzia larria leporatuta".
Argazkia: urbycolan.com