Aginagaren potentzialtasuna agerian bart, ETB-ren "Herri Txikin"

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 21a, 09:41

Tradizionalki, Aginagako angulei ere lotua egon den Donostia Eguneko ospakizunen azken uneak zuzenean eskaini aurretik, Aginaga bera izan zuten hizpide bart Euskal Telebistan. Inguruotan zeresana eta ikusmina piztu duen "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak barrutik erakutsi zituen igande gauean, Aginaga eta aginagarrak. Arrakastatsua izan zen saioa, ikus-entzuleen %6,2ak bat egin zuen programarekin.

Azaroa eta abendua artean Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadik eta telebistako saioko lan taldeak bildutako irudi eta hitzak plazaratu zituzten. Tartean, abenduaren 14an Aginagako Elizan eginiko grabazioa. 

Oxkar Santamaria Aginagaren herritartasunari eta auzolanean berreskuraturiko Eliza Zaharreko kultur guneari buruz mintzatu zen Pagadirekin. Anguletara jo zuen Inaziorekin. Maria Angeles Arrutirekin Aginagaren biztanleriari buruz bildu ohi dituen eta buruz dakizkien zenbakiekin jolasean aritu ziren. Korrika saioa egitetik bueltan harrapatu zuen Benito Aranbururekin dutxa hotza hartu zuen Pagadik.

Zuhaitz Gurrutxagak aldiz, Antton Pikabearekin bere etxean gosaldu zuen, Kontxi eta Julianekin "bixigarria" hartzen izan zen, duela 40 urtetik astelehenero Sekañako "eozkorren mahaian" alferren hamaiketakoa dastatu zuen; angula preziatuak oraingoan. Maritxu Pagolaren lekukotza hunkigarria ere batu zuen eta Nieves eta Olatzek lanean jarri zuten Zuhaitz.

Umoretik joan zen saioan Sebastian Lizasok Aginagako Elizako grabazioan botatako bertsoak ere entzun ahal izan ziren.

Saioa osorik albiste honi atxikitako bideoan duzue baita eitb.eus atarian ere. Bertan, saioa osorik edo zatika ikus dezakezue. 

Mikel Pagadik Twitter bidez Aginagari plazaraturiko eskertza eta audientziari buruzko txioak:

https://twitter.com/MikelPagadi/status/1087279167438311425

https://twitter.com/MikelPagadi/status/1087112656392253440

https://twitter.com/MikelPagadi/status/1087091413328846849

https://twitter.com/zuhaitzgurru/status/1087078062284517376

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2019/01/16/2385072/20190116_08513316_0011732425_005_001_TR__HERRI_TX.mp4

https://euskalsvod-vh.akamaihd.net/i/2019/01/15/0011714418/0011714418_,480x270_768,480x270_512,320x180_256,1280x720_2560,000.mp4.csmil/master.m3u8?hdnts=exp=1548069644~acl=/i/*~hmac=c13c74f7593cdef42c562f43d85e5bc443b9be9d820b1c252ac3f45b3f12be2a