Hondarribian, Getxon eta Bilbon banatu dute Gure Esku Dagoren Tripontzia Urteberriko Saria

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 21a, 09:29

Usurbilen beraz ez da egokitu, Gure Esku Dagok astelehen goiz honetan zozketatu duen Tripontzia Urteberriko Saria. Erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak, asteotan Euskal Herria luze zabalean saldutako txartelen artean egin du zozketa soilik. Ia 100.000 euro banatu dituzte guztira saritan. Aipatu herri mugimendutik aditzera eman dutenez, "Getxon, Bilbon eta Hondarribian saldu dira Tripontziaren zenbaki saridunak". Eskerrak helarazi dizkiete ekimenean parte hartu duten guztiei. "Hurrengo urtean gehiago!", iragarri dute.

ZENBAKI SARITUAK

60.000 euroko sari nagusia: 22.873 (Gipuzkoa).

2.000 euro: 22.873 zenbakiaren gainerako serieak.

1.500 euro: 21.013 zenbakiaren serie bakoitzeko.

1.000 euro: 16.692 zenbakiaren serie bakoitzeko.

"Elkarrekin"

Iaz bezala, Tripontziaren txartelek zozketa egunean erreparatu beharko diegun bost zifradun zenbakia eta Euskal Herriko herrialdeetako baten serie izena daramate. Eta horrekin batera, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten “Elkarrekin Together” filma deskargatzeko kode zenbakia. Film dokumentalak euskal arkeologo espedizio batek AEBen ekitaldeko hutsik den irla batera bidaiatzen du. “Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela”.

Informazio gehiago:

gureeskudago.eus

together.eus