Igandean "Dantza" ikusteko bi sarrera zozketatuko ditugu NOAUA!-ren bazkideon artean

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 22a, 06:24

"Dantza" ikusteko Usurbilgo estreinaldirarako bost egun baino ez dira falta. Telmo Esnalek zuzenduriko ikus-entzunezkoaren proiekziorako sarrera kopurua murrizten doa, mugi badaezpada agortu baino lehen. Emanaldia, igandean (urtarrilak 27) 19:00etan Sutegin. 

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea filmean agertzen deneko unea galdu nahi ez baduzue, sarrerak 6 eurotan ditugu salgai NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eta Lizardi liburu dendan. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan aurrez eta kultur elkarteko egoitzan soilik. 

Baina NOAUA! kide izateak dituen abantailak. "Dantza" filma ikusteko bi sarrera erreserbatu ditugu. Adi NOAUA!ko bazkideok. Zuen artean zozketatuko ditugu eta ostegunean, urtarrilaren 24an. Zorte on!

Egin zaitez bazkide

NOAUA!ren ekitaldietan beherapenak izan edo zozketetan sariak irabazi nahi badituzu, egin zaitez NOAUA! kide. Etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.

"Dantza"

Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.

Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.

Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Pascal Gaigne.

Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.

Makilaia: Lola López.

Ilea: Itziar Arrieta.

Jantziak: Arantxa Ezquerro.

Fitxa artistikoa:

Buruzagi: Gari Otamendi.

Erregina: Amaia Irigoyen.

Neska-laguna: Ainara Ranera.

Mutil-laguna: Joseba Astarbe.

Amaterasu: Josu Garate.