Indarrean da abisu horia euriteengatik, asteazken eta ostegunean alerta laranjan izango gara

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 22a, 06:17

Eurite egunak datozkigu. Astearte eguerdi honetatik abisu horian izango gara "prezipitazio iraunkorragatik" gauerdira arte.  "24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du, bereziki kantauri isurialdean".

Gauerditik aurrera, egoerak okerrera egingo du. Abisu horitik alerta laranjara igaroko gara. "24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du", Euskalmet meteorologia agentziaren arabera. Ostegun goizaldeko 6:00ak arte izango gara alerta laranjan. 

Haizeagatik abisu horian

Haizea ere bizi asko ibiliko omen da, bolada gogorrekin. Horregatik, asteazken goizaldeko 3:00etatik eguerdiko 12:00etara abisu horia jarriko dute indarrean. "Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek kostaldeko haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Mendi inguruetako haizeguneetan haize-boladak 100 km/h ingurukoak izan daitezke. Haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 80 km/h ingurukoak izan daitezke.

Adi begiratu beharko zaie beraz errio inguruei, errepide sarearen egoerari eta ura pilatu daitekeen ohiko tokiei. Mareen gorabeherak errioak ere nabari dituenez, asteazkenerako, goizaldeko 4:58an eta arratsaldeko 17:27an iragarri da itsasgora. Itsasbehera, goizeko 11:11n eta gaueko 23:24an. Ostegunean, 5:44an eta 18:13an itsasgora, 11:58an itsasbehera.

https://twitter.com/Euskalmet/status/1087645450814087168

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Urtarrilak 22, asteartea

"Negu beteko giroa espero dugu gaur. Lehen orduetatik hasita izango dugu prezipitazioa, baina eguerditik aurrera ugariagoa izango da eta eguna amaitu arte etengabe egingo du. Elur-kota 800-900 m inguruan egongo da orokorrean, baina goizean zertxobait gehiago jaits liteke barnealdeko bailaretan, bereziki ekialdean. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta indartuz joango da egunak aurrera egin ahala; kostaldean bereziki indartsu ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Ez da baztertzen ekaitzak jo edota txingorra egin dezakeenik".

Urtarrilak 23, asteazkena

"Asteazkenean prezipitazioak ez du etenik izango. Horrekin batera, haizea indartsu ibiliko da eta, tenperatura apur bat igoko bada ere, hotz sentsazioa handiagoa izango da. Goizean elur-maila 900-1000 m inguruan egongo da, baina arratsalde-gau aldean litekeena da 600-800 m artean elurra egitea, batez ere ekialdean; Nafarroan beherago ere zuritu dezake. Kantauri isurialdean pilatuko den prezipitazio kantitatea esanguratsua izango da".

Urtarrilak 24, osteguna

"Ostegunean elur-kotak behera egingo du, baina prezipitazio gutxiago egingo du. Negu-giroarekin jarraituko dugu eta elur-kota 500-700 m artean ibiliko da, batez ere egunaren lehen partean eta ekialdean. Prezipitazioa egiten jarraituko du, baina arratsaldean urriagoak izango dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, baina asteazkenean baino ahulago".

Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus