Bi kide berri ditu Kabienek, Hasiz Hazi beka deialdiari esker

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 23a, 10:00

Kabiene elkarlan guneak sare sozialen bidez zabaldu duen ondoko argazkian ageri dira taldera batu diren kide berriak; Maitane Zuriarrain eta Aroa Etxeburua. Zuriarrain barne-diseinatzailea da eta Etxeburua aldiz, psikologoa. "Poz handiz aurkezten dizkizuegu Usurbilgo Udalak emandako Hasiz Hazi bekari esker Kabienen urtebeteko egonaldia egingo duten bi bekadun berriak. Ongi etorri!", adierazi diete Kabiene kideek.

Biak ala biak, Usurbilgo Udalak Kabienerekin elkarlanean antolaturiko ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hazi beka deialdira aurkeztu ziren. Beka deialdi honi esker, Kabienen urtebeteko egonaldia egin ahalko dute.

Azaroan kaleratu zuen Usurbilgo Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, beka deialdi honen gaineko behin behineko ebazpena. iru proiektu aurkeztu zituzten beste hainbeste usurbildarrek. Psikologia perinatalari buruzko Karena proiektua Aroa Etxeburua Ugartemendiak; "Mundu ttiki bat" barne diseinuari lotutakoa Maitane Zuriarrain Urdanpilletak eta finantza eredu berri baten aholkularitzaren inguruko "Kriptotxanponak" proiektua Aitor Yarza Maizek. Hiru lagun aurkeztu ziren deialdira, baina bi ekintzaileen egitasmoen garapena diruz lagunduko du Udalak; Etxeburua eta Zuriarrainen egitasmoak.

 “Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak partekatze­ko leku bat izango da. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Beterri-Burun­tza Ekinean, enpresak sor­tzen lagun­tze­ko aholkularitza zerbi­tzu­az baliatu ahal izango dira”.

Argazkia: Kabiene.