"Dantza" bitan igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 23a, 16:20

Proiekzio bakarra aurreikusia izan arren, asteotan sarrerak "dantza" batean saltzen ari ginela ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea planteatu genuen. Asteazken honetan, dozena erdi bat sarrera baino ez genituela ikusita hartu dugu erabakia; "Dantza" filmaren bigarren proiekzioa antolatzea erabaki du NOAUA! Kultur Elkarteak. 

Honenbestez, igande arratsaldeko (urtarrilak 27) 19:00etarako antolatu dugun emanaldirako Sutegiko aretoa erabat betetzear dugun honetan, Telmo Esnalek zuzendutako pelikulaz gozatzeko bigarren emanaldi bat izango duzue sarrerarik gabe geratu zaitezketenok, lehenago, arratsaldeko 17:00etan Sutegiko auditorioan.

Bigarren proiekzio honetarako txartelak NOAUA! Kultur Elkartean izango dituzue aurrez salgai, 6 eurotan. 4 eurotan NOAUA!ko bazkideek. Emanaldi egunean bertan ere eskuratu ahalko dituzue txartelak, 16:30etatik aurrera Sutegin bertan.

Pare bat ohar; lehenik, 19:00etako emanaldirako oraindik sarrera gutxi batzuk baditugu. Bigarrenik, Telmo Esnal filmeko zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz koreografoa 19:00etako emanaldira etorriko dira, 17:00etako antolatu berri dugun saiora ez. 

"DANTZA" BITAN SUTEGIN

Eguna: urtarrilak 27, igandea.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Proiekzioen ordutegia:

-1. emanaldia: 17:00 (16:30etatik aurrera sarrerak eskuratzeko mahaia Sutegin).

-2. emanaldia: 19:00 (18:55etan irekiko dugu aretoko atea).

Sarrerak:

-19:00etako emanaldirako sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen Lizardin eta NOAUA!n.

-17:00etako emanaldirako sarrerak NOAUA! Kultur Elkartean salgai ostiralera arte. Edo igandean bertan, 16:30etatik aurrera Sutegin.

Prezioak: 6 euro, NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.