Euskalmet meteorologia agentziaren ondoko grafikoan ikus dezakezuen moduan, ostegun goizalde honetan, 6:00-7:00 artean itsasgorarekin batera jo du goia errioak. Ia maila laranjaraino heldu da. Baina azken orduotan, gutxinaka beheranzko bidean da. 15:00ak pasatxoaz geroztik, maila horiaren azpitik da berriz errioa.
Ez du aparteko arazorik eragin orain arte. Erribera ertzek nola edo ahala eutsi diote azken orduotako euri-jasen eraginez, goi aldetik zetorren ur guztiari. Zenbait puntutan, Txikierdi inguruan edota Txokoalde parean, zertxobait barneratu da errioa erriberetan. Gainerakoan, indarrez bai, baina bere eguneroko bidetik dator Oria itsasorantz.