Alerta egoera amaitu da. Ostegun eguerdiko 12:00ak arte izan gara euri-jasengatik alerta laranjan. Hortik aurrera, euria egiten segiko du, baina prezipitazio urriagoak izango dira. Igande-astelehen aldera berriz izan ditzakegu euri-jasak. Honatx Euskalmet meteorologia agentziak egunotarako egin duen iragarpena:
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Urtarrilak 24, osteguna
"Ostegunean prezipitazioarekin jarraituko dugu, baina urriagoak izango dira. Egunaren lehen zatian prezipitazioa denean espero da, eta oraindik ere ugaria izango da. Arratsaldetik aurrera, berriz, prezipitazioak ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira. Litekeena da elur-kota 700-1000 m artean egotea, baina egunaren bigarren partean 1000 m ingurura igoko da. Nafarroan, elur-maila beherago egon daiteke, batez ere ekialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta ahultzera egingo du".
Urtarrilak 25, ostirala
"Ostiralean bustitik jarraituko dugu, baina, oro har, prezipitazio txikia izango da. Hodei askorekin jarraituko dugu eta prezipitazioa ipar partean egingo du gehienbat. Litekeena da elur-maila 1000 m-tik gora egotea. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta indartzera egingo du berriro; kostaldean eta Ebro Ibarrean nabarituko da gehien".
Urtarrilak 26, larunbata
"Larunbatean euriak atseden pixka bat emango digu, bereziki eguneko erdiko orduetan. Goizaldean eta gauean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, hodei ugari izango dugu eta euri pixka bat egin dezake, baina euri txikia. Aldiz, eguneko erdiko orduetan hego-mendebaldeko haizea sartuko da, orduan hodeitza saretu egingo da eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Tenperaturari dagokionez, ez dugu aldaketa esanguratsurik espero".
Iinformazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus