Gure Pakeako bazkideen urteko bilkura gaur, Jubilatu Astea abiatu aurretik

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 07:12

Bazkideen urteko bilkura nagusia deitu du Gure Pakea Elkarteak ostiral honetarako, urtarrilaren 25erako; 16:00etan lehen deialdia, bigarrena 16:30etan. Gogoan izan bestalde, herriko hiru jubilatu elkarteek deituta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dela hilero moduan urtarrileko azken ostegunean, hilaren 31n 19:00etan Mikel Laboa plazan.

Eta otsailean, hitzaldi, bazkari, ibilaldi, kantu eta antzezlan saioekin hornituriko Jubilatu Astea eta bazkideen arteko txapelketak iragarri ditu Gure Pakeak. Egitarau zabal honen aurrerapena doakizue segidan:

Urtarrilak 25, ostirala

16:30 Gure Pakea Elkarteko bazkideen urteko bilkura nagusia.

Urtarrilak 31, osteguna

19:00 Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzaileak: Gure Pakea, Gure Elkartea eta Arrate Elkartea.

JUBILATU ASTEA

Otsailak 4, astelehena

18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen saioa Artzabalgo ganbara handian.

Otsailak 5, asteartea

16:00 Hitzaldia Matia Fundazioko kide Nerea Galdonaren eskutik.

Otsailak 6, asteazkena

Goizean zehar, ibilaldia herrian barrena.

Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.

Otsailak 7, osteguna

16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

Otsailak 8, ostirala

17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, antzezlana Sutegiko auditorioan.

Otsailak 9, larunbata

17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

Otsailak 10, igandea

12:00 Meza nahi dutenentzat.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

JUBILATU ASTEAREN OSTEAN... BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK

Otsailak 12, asteartea

16:30 Karta jokoak Artzabalen.

Otsailak 13, asteazkena

16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.

Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.