2019-20 ikasturterako matrikulazio epea zabaltzear den honetan, Ate Irekien Eguna larunbatean Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 10:20

Indarrean den ikasturtearen erdibidera heltzear garen honetan, hurrengora, 2019a 2020arekin lotuko duenera begira jartzeko garaia da. Ikastetxeetan matrikulazio epea zabaltzear baita. Testuinguru honetan, Ate Irekien Eguna antolatu du Udarregi Ikastolak urtarrilaren 26rako (larunbata). 10:30etan finkatu du biltzeko hitzordua, eraikin berriko jangelan. “Bertan, ikastolaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dira eta instalazioetan zehar ibiliko gara, ikastola ezagutzeko asmoz. Zatoz gure ikastola ezagutzera!”, luzatu dute gonbita ikastolatik.

2019-2020 urterako matrikulazio epea, urtarrilaren 28an zabalduko dute eta otsailaren 8ra arte luzatuko da. Deialdia, 3-16 urte arteko ikasle berriei zuzendutako aurrematrikulazio kanpaina dugu honako hau. Matrikulazioa bideratzeko ordutegia aurrez adostu beharko da, ikastolara deituta. Hemen telefono zenbakia: 943 361 216. Agirion kopiak aurkeztu beharko dira: udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Segurantza txartela, kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).

Honako eskaintza luzatu dute ikastolatik:

  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza (0-16 urte bitarte).
  • Euskalduna. Euskal Herriko kultura eta herri ekintzetan murgildua dagoena.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullynga) aurkako programa indarrean.
  • Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn.
  • Orientazioa ikasle eta gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Berritzailea: Teknologia berriak ardatz.
  • Autobus zerbitzua: Lasarte, Zubieta, Santuenea, Aginaga.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak.
  • Goizeko Zaintza: 8:00etatik 9:00etara urte osoan. Iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea eta robotika.
  • Beka sistema propioa: kuoten % 100.

Informazio gehiago: udarregi.eus