10 urte bete ditu Usurbilgo Kantu Taldeak! Urtemuga gogotik ospatuko da hurrengo hilabeteotan. Bitartean ohiko jardunari eusten diote. Astelehenero biltzen dira 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Eta kantu-jirak ospatzen segiko dute hilero, urtemuga berezi honetan ere. 2019ko lehenengoa larunbat honetan bertan (urtarrilak 26), baina eguerdi partean. 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik, Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakasleak zuzenduko duen saioa.
Kantu-liburuxka hartu eta animatu kantura!
DATOZEN IKASTAROAK
KzGunea
Urtarrilaren 31ra arte arratsaldez (16:00-20:00 artean) eta otsailaren 1etik aurrera 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen 2019rako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:
-Otsailak 4-15, 18:00-20:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Otsailak 18-28, 18:00-20:00 “Google aplikazioak zure gailuetarako”.
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37.
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa
Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
Ikastaroko saioen egutegia:
-Otsailak 16: Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.