30. Argia Sariak banatu dituzte Atxega Jauregian, Argia Aldizkariaren 100. urtemugan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 08:21

Argia Sarien banaketa ekitaldiaren 30. edizioa ospatu dute ostiral bazkaloste honetan Atxega Jauregian. Ekitaldiak bi urtemuga batu ditu; batetik sari banaketaren 30. urtemuga eta Argia aldizkariak aurten bete dituen 100 urteak. Argiakoen ondoko talde argazkian dituzue sarituak. 

Euskarazko komunikazioak sarituok izan ditu aurten (xehetasun gehiago, albiste honi atxikitako bideoan duzue):

2019ko SARITUAK

Prentsa idatzia: Gari Garaialde fotokazetaria, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik. 

Ikus-entzunezko saria: Askekintza Elkartearen "Gurean" dokumentala.

Irratia: Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar” (‘Euskara Jendea’ irratsaioagatik, Bilbo Hiria irratian).

Internet: Berria egunkariaren indarkeria matxistaren biktimen mapa.

Sustapen ekintza: Altsasuko Gurasoak.

Merezimenduzko bi sari: Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, 100. urteurrenagatik.

Argazkiaren egilea: ARGIA.