574 lagun izena emanda, igandeko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 09:43

Itxita dago jada, igande goiz honetan (urtarrilak 27) ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako aldez aurreko izen ematea. Gogoan izan, apuntatzeko azken aukera igande goizean bertan izango duzuela, 8:45ak arte Mikel Laboa plazan, 25 euroren truke.

Arrakasta itzela izan du izen emate deialdiak; orain arte, 574 lagun apuntatu dira kirolprobak.com atarian, bihar goizeko 9:00etan frontoi atzetik abiatu eta Andatzako buelta mendiko bizikleta gainean osatzeko probarako. Usurbil, Donostialdea, Tolosaldea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Urola-Kostako lagunak bereziki. Bizkaia eta Nafarroa aldetik ere izen ematera animatu dira. atarian bideratu ahalko dira inskripzioak.

 

Irisasi BTT 2019 "Hotzak Akabatzen" probarako izen ematea

Epea: urtarrilaren 1etik 25era.

Zehaztasunak: urtarrilaren 27an (09:00etan Mikel Laboa plazatik) ospatuko den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen!" probarako izen ematea urtarrilaren 1ean irekiko dute.

Nori zuzendua: 1940ko urtarrilak 31-2003ko urtarrilak 26 artean jaio zirenei.

Hiru ibilbide aukeran: erraza (25 kilometro), ertaina (31 km) eta gogorra (40 km artekoa).

Zehaztasunak: "Txaleko bat opari izena emanten duten lehendabiziko 500 partaideentzat. Probaren egunean ere izena emateko aukera izango duzu (8.45 baino lehen) eta 25€ko prezioa izango du, federatu zein federatu gabeentzat. 13-16 urte arteko txirrindulariek proban parte hartzeko aukera izango dute baldin eta uneoro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izena ematea irisasibtt@gmail.com korreoaren bidez beteko da. Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe". 

Izen ematea: urtarrilaren 1etik 25era, kirolprobak.com atarian. Federatu gabeek 18 euro; federatuek 20 euro. Egunean bertan, 8:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.

Informazio gehiago:

andatzamendizale.info

irisasibtt@gmail.com

Antolatzailea: Irisasi BTT.

Babeslea: Usurbilgo Udala.