Udalbatzarraren osoko ohiko bilkura gaur 18:00etan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 29a, 07:35

Udalbatzarraren 2019ko lehen osoko bilkura deitu dute astearte honetarako (urtarrilak 29) 18:00etan Usurbilgo Udaleko pleno aretoan. Labur joango da saioa, gai zerrendari erreparatzen badiogu gai pare bat hartuko dituzte eta ahotan. Tartean, pinuen tratamenduari buruz aurkeztuko duten mozioa.

Bada hirigintza arloko beste gai bat ere:

UDALBATZARRAREN OSOKO OHIKO BILKURA

Eguna: urtarrilak 29, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 18ra (2018/1537-2019/0100).

2.- A-107 (Iartza) eremuko HEU 107-11 exekuzio unitateari dagokion Xehetasun-Azterketaren aldaketa behin betikoz onartzea.

3.- Mozioa: Pinuen tratamendua.

4.- Galdera-eskaerak.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.