Udal hauteskundeetarako EHBilduren Usurbilgo zerrendaburua otsailaren 9an emango dute ezagutzera

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 30a, 13:00

Usurbilgo EHBilduk finkatua du, 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautatua duten zerrendaburua aurkezteko hitzordua. Otsailaren 9an (larunbata), 10:00-13:00 artean Potxoenean deitu duen bileran emango dute ezagutzera, nor izango den koalizioko alkategaia. Horrekin batera, hurrengo legealdira begirako herri-programaren lehen zirriborroa aurkeztu eta lantzeko baliatuko dute hitzordu bera. Aipatu moduan, Usurbilgo EHBilduren bilkura eta lan saioa, otsailaren 9an, 10:00-13:00 artean Potxoenean.

Usurbilgo EHBildutik ohartarazi dutenez, "hauteskunde prozesuan parte hartzeko izena eman behar da honako helbidean: elkarrekin.ehbildu.eus/register

Hauteskundeetarako prestatzen

Bistan denez, hauteskunde giroan murgiltzear gara honenbestez. Gogoan izan, maiatzaren 26an hitzordu hirukoitza izango dugu hautetsontziekin; udal eta foru hauteskundeak batetik. Eta baita Europako hauteskundeak ere. Zubietarren kasuan, Herri Batzarra berritzeko ere bozketa eguna izango dute maiatzeko azken igande horretan.

Hitzordura begira prestatzen hasiak dira eragile politikoak.