Eraso eta lapurretatzat jo duten "Egin"en zorrari aurre egiteko laguntza eskatu du GARA-ren zuzendaritzak

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 30a, 13:36

20 urte bete ditu asteazken honetan (urtarrilak 30) GARA egunkariak. Baina ez da urtemuga gozoa aipatu hedabideko zuzendaritzak gaur egin duen agerraldia aintzakotzat hartuz gero. Gara egunkariak 20 urte bete dituen egun honetan, aipatu egunkariko zuzendaritzak "Egin"en zorrari aurre egiteko Gizarte Segurantzarekin aurrekordio batera heldu dela berri eman du.

Gogoan izan, GARA 1999ko urtarrilaren 30ean jaio zen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 1998ko uztailean Egin egunkaria eta irratia ixtea agindu ostean.

"Egin"ek Gizarte Segurantzarekin zuen 4,7 milioi euroko zorra GARAri egotzi zion 2003an, beste hedabide bat, Euskaldunon Egunkaria itxi berritan. "Euskal prentsaren aurkako eraso bateratua izan zen", GARA-ren zuzendaritzak gaur agerraldi bidez oroitarazi duenez. 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak Eginen itxiera legez kanpokoa zela aitortu arren, zor horrek hor egoten segi du gaur arte. GARA, "milaka pertsonaren ekarpenari esker lortutako kapital berria, lantalde berria eta proiektu berria izan arren, “enpresen ondorengotza ideologikoa” ezarri ziguten eta zorra leporatu".

Guztiz bidegabetzat jotzen duten zorra. "Justizia espainiarrak ilegalki itxi zuen, bere arduradunak espetxean eta baldintza izugarrietan izan zituen denbora ikaragarri luzez, ondoren bere ondarea suntsitu egin zuen eta gure bila etortzea erabaki zuen".

Gara egunkariak 20 urte bete dituen egun honetan, aipatu egunkariko zuzendaritzak "Egin"en zorrari aurre egiteko Gizarte Segurantzarekin aurrekordio batera heldu dela berri eman du. 

Laguntzarako deia

Aurreakordio honen testuinguruan eta egunkariak 20 urte bete dituen asteazken honetan, ondoko adierazpena plazaratu dute. Hitz gutxitan laburbilduz, bizi duten egoera modu honetan laburbildu dute: "Lapurreta bat eta eraso bat prentsa askatasunari". 

Testuinguru honetan, solaskidetzarako bidea zabaldudko dute, eragile, erakunde eta gizarte zibilarekin. Horrekin batera, "barne gogoeta bati ere ekin diogu, kolpe honi nola aurre egin hausnartzeko". Iragarri dutenez, "bitartekoak jarriko ditugu eraso honen aurrean laguntza eraginkor bat bideratzeko eta elkartasuna egituratzeko". Horretarako, "etorkizunera begiratzeko, eskatzen dugu zuen laguntza". Babesa, bai euskal erakundeei eta laguntza gizarteari.

Konponbide honetan lagundu duten guztiak eskertu nahi izan dituzte. "Oraindik beraien babesa behar dugu zoritxarreko gertakari hau ixteko", gogorarazi dute.