Datorrena, Gure Pakea Elkartekoen Jubilatu Astea

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 31a, 10:22

 

Hilabete hasiera mugitua izango dute Artzabal aldean. Hitzaldi, bazkari, ibilaldi, kantu eta antzezlan saioez, denetariko ekintzez ondo hornituriko Jubilatu Astea antolatu du Gure Pakea Elkarteak otsailaren 4tik 10era, eta segidan bazkideen arteko txapelketak. 

 

Tartean, “Halako batean, bagoaz Benidorrera!” Gure Pakeako kideen eskutik Sutegin ikusi ahalko dugun antzezlanaren estreinaldia otsailaren 8an! Jubilatu elkartearen baitan osatu den taldetxoa gogotik ari da prestatzen, umoretik aiton-amonen egungo errealitatera hurbilduko gaituen antzezlana. Apuntatu beharreko ekintzetarako, izen ematea aurrez bideratu beharko da Gure Pakeak Artzabalen duen bulegoan.

 

Jubilatu Astearen aurretik, pentsio eta bizimodu duinak izateko aldarriarekin plazara irtengo dira Gure Pakea. Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate Elkarteak deituta, hileroko azken ostegunetako elkarretaratzea gaur, urtarrilaren 31n.

 

Urtarrilak 31, osteguna

19:00 Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzaileak: Gure Pakea, Gure Elkartea eta Arrate Elkartea.

 

JUBILATU ASTEA

Otsailak 4, astelehena

18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen saioa Artzabalgo ganbara handian.

 

Otsailak 5, asteartea

16:00 Hitzaldia Matia Fundazioko kide Nerea Galdonaren eskutik.

 

Otsailak 6, asteazkena

Goizean zehar, ibilaldia herrian barrena.

Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.

 

Otsailak 7, osteguna

16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

 

Otsailak 8, ostirala

17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

 

Otsailak 9, larunbata

17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

 

Otsailak 10, igandea

12:00 Meza nahi dutenentzat.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

 

BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK

Otsailak 12, asteartea

16:30 Karta jokoak Artzabalen.

 

Otsailak 13, asteazkena

16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.

 

Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

 

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.