Desegitear zela, lekukoa hartu eta gogotik ekin dio lanari Andatza M.K.K.-ren baitan, urte amaieran osatu zen zuzendaritza talde berriak. Federatu txartelak tramitatzearekin batera, herrira begira hurrengo hilabeteetarako eskaini nahi dutena plazaratzen hasiak dira. Gogotik hasi dute ibilbide berria; pentsa, baten faltan bi txango antolatu dituzte estreinatzear dugun otsailerako. Bi hitzorduotarako izena zabaldu dute.
Bi txango
Hasteko, Usurbil-Ernio-Alkiza ibilaldia antolatu dute. Hitzordu honetarako ezinbestean federatua egon beharko da. Otsailaren 16rako antolatu duten Erlo-Xoxote txangorako ez. Aste honetako aldizkarian oker adierazi dugu; hilaren 16ko irteera federatu nahiz federatu gabeei zuzendua egongo da, mendizale orori alegia:
Otsailak 10, igandea: Usurbil-Ernio-Alkiza ibilaldia
Abiatzeko hitzordua: 8:00, Oiardo Kiroldegia.
Itzulera: 17:00ak aldera Usurbilen.
Ibilbidea: 22-25 kilometro.
Bazkaria: bakoitzak berea eramanda, Zelatunen.
Izen emateko epea: otsailaren 5era arte.
Prezioa: 7 euro (bidaia eta postrea).
Oharra: irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da federatua egotea.
Otsailak 16, larunbata: Euskal Herriko mendiak ezagutzen, Erlo-Xoxote
Abiatzeko hitzordua: 7:45, Oiardo Kiroldegia.
Itzulera: 13:30ak aldera itzulera Usurbila.
Izen emateko epea: otsailaren 12ra arte.
Prezioa: 7 euro (bidaia eta hamaiketakoa).
Oharra: herri osoari, mendiko federatu nahiz federatu gabeei zuzenduriko irteera.
Irteeretarako izen ematea emailez egin:
Irteeretarako ordainketak kontu zenbakion bidez egin beharko dira:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.
https://www.facebook.com/andatza.taldea/videos/1031818433683566/?t=8