EUSKAL HERRIKO 11. MUS TXAPELKETA
Urtarrilaren 25ean Gipuzkoako finalerako sailkapen proba jokatu zen Aginagako Atarialden. Ostiral honetan (otsailak 1) Usurbilgoa ospatuko da, gaueko 22:00etan hasita Aitzaga Elkartean. 21:30etan irekiko dute izen ematea. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Aginagan eta Usurbilen sailkaturikoek otsailaren 23an Zaldibian ospatuko den Gipuzkoako finalean parte hartuko dute. Euskal Herriko finala berriz martxoaren 16an Lizarran. Euskal Herriko Mus Federazioak 50.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan. Sariak dirutan, bidaiak nazioartera… Informazio gehiago: ehmus.eus
GIPUZKOAKO JOKO GARBI TXAPELKETA
Duela astebete abiatu zen Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa, jardunaldi berriaren atarian da. Egunotan jokatuko da bigarrena, osorik Zubietan:
-Urtarrilak 31, osteguna: 19:30 Zubieta 2-Txost 2
-Otsailak 2, larunbata: 11:00 Zubieta 1-Zubieta 3
Atsedena: Txost 1.
Informazio gehiago: gipuzkoapilota.eus
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
ESKOLA KIROLA
Otsailak 2, larunbata
11:30 Infantil mutilak: Udarregi A-Eibar
USURBIL K.E.
Otsailak 2, larunbata
16:00 Senior neskak, Territorial maila: Usurbil K.E.-Corazonistas
17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga (2. fasea): Usurbil K.E.-Urdaneta A
19:00 Jubenil mutilak, Euskal Liga (2. fasea): Usurbil K.E.-Bidasoa
FUTBOLA HARANEN
Otsailak 2, larunbata
09:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Amara Berri
10:00 Infantil mutilak B: Udarregi Usurbil FT B-Aralar Intxurre KKE
11:45 Jubenilak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro
14:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Anaitasuna CD
Otsailak 3, igandea
10:00-14:00 Futbol Eskola