Mugimendu betean segitzen du Usurbilgo Aztarrikak. Ostiral honetan estreinatu berri dugun hilabetera begira, "lan eta bizi prekarietatearen inguruko lanketari ekingo diogu", iragarri dute sare sozialen bidez. Ernaik otsailaren 16rako gai honi lotuta Bilbon deitu duen manifestazio nazionalarekin bat egin dute, eta hitzordu horri begira, tailer eta elkarretaratze baterako hitzartu dituzte gazteak.
Hasteko, "Gazte ta prekario" izeneko tailerra antolatu dute ostiral honetarako Potxoenean. Eta hurrengo asterako prekarietatearen aurkako elkarretaratzea deitu dute. "Lan eta bizi baldintza duinak orain!", exijitzen dute.
AZTARRIKAREN DEIALDIAK
Otsailak 1, ostirala
17:00 Tailerra Potxoenean: "Gazte ta prekario".
Otsailak 7, osteguna
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan: "Prekarietateari ateak itxi".
Otsailak 16, larunbata
17:30 Manifestazio nazionala Bilbon, Euskadi plazatik.
Aztarrika, sare sozialetan: https://www.instagram.com/aztarrika/