"Ballerina", euskarazko zinea gaztetxoentzat igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 09:11

Bueltan dator, Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak hilero lehen igandeetan gaztetxoentzat antolatzen duten euskarazko zine zikloa. Oraingoan, "Ballerina" izeneko filma dakarkigute. Negu parte honetan, igande arratsalderako plan aproposa; Sutegiko aulkietan eroso jarri, eta film proiekzioaz gozatzea. Segidan dituzue xehetasunak:

EUSKARAZKO ZINEA HAURRENTZAT

Eguna: otsailak 3, igandea.

Ordua: 17:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sinopsia: "Felicia neskatila umezurtz bat da, ausarta eta amets bakarrarekin: dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean bere lagun min den Victorren laguntza izango du. Gazte asmatzaile honekin Feliciak abentura zirraragarriak biziko ditu Paris hiriburu magikoan". 

Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Nori zuzendua: LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleei zuzendua.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.