Ekaitz giroak arazo nabarmenik ez du eragin, abisu horian segiko dugu gauerdira arte

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 2a, 11:01

Azken orduotako kazkabarra, haizete eta euriteek ez dute aparteko arazorik eragin azken orduotan. Halere, abisu horian jarrituko dugu 18:00ak arte, orduko 80-100 kilometroko haiz boladengatik eta gauerdira arte, "prezipitazio iraunkorragatik". Ordura arte, metro karratuko 60 litro baino gehiago pilatu daitezke. "Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; oso ugaria izango da kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du", Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenen arabera.

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Otsailak 2, larunbata

"Gaur negu gorriko giroa izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria erruz egingo du; noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu eta txingorra egin dezake, batez ere kantauri isurialdean. Eguerdi partean elur-kota 400 m ingurura jaitsiko da eta 300-400 m-ra arratsaldean eta gauean; ekaitz-eremuetan, noizean behin beherago egon liteke. Ipar-osagaiko haize zakarra ibiliko da eta kostaldean eta mendi inguruetan ufadak oso gogorrak izango dira. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta maximoak 3-9 ºC artekoak izango dira. Gauzak horrela, eguraldi benetan makurra izango dugu, euriarekin, elurrarekin eta haize zakarrekin".

Otsailak 3, igandea

"Hotzarekin jarraituko dugu eta egunaren lehen partean oraindik elur apur bat egingo badu ere, eguraldiak hobetzeko joera hartuko du. Prezipitazioarekin jarraituko dugu, bereziki ipar partean, baina aurreko egunean baino dezente gutxiago egingo du eta gainera trumoi-ekaitzak botatzeko eta txingorra egiteko aukera desagertuko dira. Egunak aurrera egin ahala eta barnealdetik hasita atertzeko joera hartuko du. Elurraren maila 300-400 m-ra egongo da, baina arratsaldean 500 m-ra igoko da eta 1000 m-ra gauean. Haizea ahuldu egingo den arren, oraindik iparraldetik sartuko da eta tenperaturaren igoera oztopatuko du. Mendi inguruetan izotza egingo du eta egunaren amaieran baliteke barnealdean ere tenperatura zeropetik jaistea".

Otsailak 4, astelehena

"Astelehena hotzetik hasiko dugu, baina eguna giro lasai samarrarekin dator. Goizaldean eta goizean goiz ostarteak zabalduko direnez, gaueko tenperatura dezente jaitsiko da eta barnealdeko hainbat tokitan izotza egingo du. Egunak aurrera egiten duen heinean hodeiak ugarituko dira eta eguerditik aurrera baliteke euri apur bat egitea, bereziki ipar partean. Haizeak hego ukitua izango du eta eguneko tenperatura apur bat igoko da".

Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus