Otsaileko kultur agenda, Jontxuri eskainia

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 2a, 13:27

Larunbat honetan Kalezarko Haraneko aparkalekua, duela 5 urte zendu arren, guztion oroimenean bizi asko segitzen duen kalezartarra omentzen ari dira. Larunbat honetako omenaldiko ekitaldiak, besteak beste, Usurbilgo Udalak hilero kaleratzen duen kultur agendak iragarri ditu. Azala beti, hilabeteko ekintzaren bati eskaintzen diote. Oraingoan, Jon Uribe omendu dute.

Segidan duzuen Udalaren kultur agendan aurki ditzakezue, otsailean zehar izango ditugun hitzordu ezberdinak; Agate Deuna egunaren bezperako kantu saioak, euskal inauteriak, jaien antolaketen hasiera, abiatzear den Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Asteko ekintzak, zuzendaritza berritu duen Andatza M.K.K.-koen lehen bi txangoak... :