Jontxu oroitzeko, bere lagun musikarien omenaldi gau luzea Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 2a, 21:39

Haraneko aparkalekua Jontxuren omenaldi gune erraldoia larunbat iluntze honetatik hasita, igande goizaldera arte. Kanpoko hotzik ez da karpa barnean abiatu berri den kontzertu gau luzean. Oholtza gainean, Jontxuren aspaldiko lagun musikariak; Rukula, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg, Eskean Kristo, Hotzikara, Odolaren Mintzoa.. Haien lokaletako entseguak, kontzertuak, lurte luzez gertutik jarraitu zituen Jontxuk.

Musikari eta zaletuen artean lagun mordoa egin zituen bai Usurbilen, baita herritik kanpo ere. Nola ez, urte luzez emandakoa omenaldi gisara jasotzen ari da gaur bueltan Haraneko karpa azpian. Musikaz gain, ez da falta jan edanik ere. Bertara zoaztenontzat, bokatak zerbitzatzekoak dira.