Jai Batzordeak Usurbilgo festak antolatzen hasteko lehen bilera deitu du aste honetarako. Hemen hitzordua; asteartean, otsailak 5, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Festetarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia egongo da hitzordua. Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartzen dira; bertan finkatzen dituzte jai egunak zeintzuk izango diren, egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa…