Hasi berri dugun hilabete honetan, Usurbilgo Aztarrika gazte mugimenduak "lan eta bizi prekarietatearen inguruko lanketari" ekin dio. Testuinguru honetan, "Gazte ta prekario" tailerra antolatu zuten joan den otsailaren lehenean Potxoenean. Eta ostegun honetarako (otsailak 7), prekarietatearen aurkako elkarretaratzea deitu dute 19:30etan Mikel Laboa plazan.
Ernaik otsailaren 16rako gai honi lotuta Bilbon deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egingo dute. "Lan eta bizi baldintza duinak orain!", exijitzen dute.
AZTARRIKAREN DEIALDIAK
Otsailak 7, osteguna
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan: "Prekarietateari ateak itxi".
Otsailak 16, larunbata
17:30 Manifestazio nazionala Bilbon, Euskadi plazatik.
Aztarrika, sare sozialetan: https://www.instagram.com/aztarrika/