Usurbilgo EAJ udal taldeak babes babes osoa adierazi dio Matia Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera aurkeztu berri duen egitasmoari. “Pozten gara Usurbil izatea adineko pertsonentzat etorkizuneko egoitza-eredua izango den eraikina hartuko duen herria".
Josune Urkola EAJ-PNVko bozeramale eta alkategaiak adierazi duenez, "Estatuan eta Gipuzkoan aitzindari izango da eta orain udalari dagokio Matiari laguntza guztia eskaintzea egoitza eraikitzeko eta 2021 urtearen amaieran martxan egon dadin”. Ildo horretan, azpimarratu nahi du aurtengo aurrekontuetan Kalezar auzoko errepidearen zatia urbanizatzearen partida talde jeltzalearen ideia izan zela, “kale honen azken zatian eraikiko delako egoitza hau eta beharrezkoa delako bertara doan errepidea urbanizatzea eta argiztatzea, joan-etorriak erosoagoak eta seguruagoak izan daitezen. Argi eta garbi dago beharrezkoa dela”.
Lankidetza publiko-pribatuaren alde
13,8 milioi euroko inbertsioa eskatuko du eraikinak eta lankidetza publiko-pribatuaren alde agertu da EAJ. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundia, Matia Fundazioa eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlana proposatu du. Talde jeltzalea bide lagun izango dela dio, “etxean bezala bizitzea bermatuko duen egoitza aitzindaria errealitate bilakatu dadin".
Argazkia: gipuzkoa.eus