Erdibidera heltzear den Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan bi hitzordu asteazken honetarako. Goiz partean, ibilaldia egingo dute herrian barrena eta gero bazkaritarako bilduko dira Aginaga Sagardotegian.
Ibilaldiari dagokionez, aipatu, adineko pertsonei nahiz dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzenduta, Usurbilgo Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen "Goazen Kalera" egitasmoa jarri zutela martxan 2016ko udazkenean. Ohitura osasuntsuak sustatzeko asteazkenero herri mailan luzeera ezberdineko ibilaldiak egiten hasi ziren.
Jubilatu Aste honetan ere tartetxoa egin diote aipatu dinamikari:
JUBILATU ASTEA
Otsailak 6, asteazkena
Goizean zehar, ibilaldia herrian barrena.
Eguerdian, bazkaria Aginaga Sagardotegian.
Otsailak 7, osteguna
16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.
Otsailak 8, ostirala
17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.
Otsailak 9, larunbata
17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.
Otsailak 10, igandea
12:00 Meza nahi dutenentzat.
14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.
BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK
Otsailak 12, asteartea
16:30 Karta jokoak Artzabalen.
Otsailak 13, asteazkena
16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.
Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.