Zubietako erraustegia

2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Foru Aldundiaren proiektuaren eztabaida eta bozketa gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 6a, 05:28

 

Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara itzuliko da asteazken honetan. Goizeko 9:00etan hasi den osoko bilkuran Foru Aldundiak landutako 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana eztabaidatu eta bozkatzekoak dira. Hala dio, osoko bilkuran jorratuko duen gai zerrendako bigarren puntuak: "Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Orokorra onesten duen Foru Arau Proiektuaren osotasunezkoa eztabaida eta bozketa". Gogoan izan, plan honek hondakinak erraustea sustatzen duela. 

 

Asteazken honetan, proiektu honi buruz eztabaidatuko dute batzarkideek, eta bozkatu egingo dute.

 

Ondoko estekan segi dezakezue eztabaida zuzen zuzenean:

 

https://livestream.com/accounts/26553808/events/8018719/player?width=664&height=375&enableInfoAndActivity=true&defaultDrawer=&autoPlay=true&mute=false