2019-20 ikasturterako matrikulazio epea ixtear ikastetxeetan

Noaua Aldizkaria 2019ko otsailaren 7a

Ostiral honetan, otsailaren 8an itxiko dute, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, alegia Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eskaintzen dutenetan, 2019-2020 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea. 

Usurbilgo Udarregi Ikastolan, baita Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietan ere aurreinskripzioak bideratzen hasteko azken orduak dituzue honako hauek. HHI-EPAn baita. Azken eguna, aipatu moduan, otsailaren 8a.

Udarregi Ikastola

Deialdia, 3-16 urte arteko ikasle berriei zuzendutako aurrematrikulazio kanpaina dugu honako hau. Matrikulazioa bideratzeko ordutegia aurrez adostu beharko da, ikastolara deituta. Hemen telefono zenbakia: 943 361 216. Agirion kopiak aurkeztu beharko dira: udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Segurantza txartela, kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).

Honako eskaintza luzatu dute ikastolatik:

  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza (0-16 urte bitarte).
  • Euskalduna. Euskal Herriko kultura eta herri ekintzetan murgildua dagoena.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullynga) aurkako programa indarrean.
  • Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn.
  • Orientazioa ikasle eta gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Berritzailea: Teknologia berriak ardatz.
  • Autobus zerbitzua: Lasarte, Zubieta, Santuenea, Aginaga.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak.
  • Goizeko Zaintza: 8:00etatik 9:00etara urte osoan. Iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea eta robotika.
  • Beka sistema propioa: kuoten % 100.

Informazio gehiago: udarregi.eus

 

Aginagako Eskola Txikia

Eskaintza:

-2-12 urte artekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...

-Jantoki zerbitzua.

-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektua konstruktibismoan oinarrituz.

-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...

-Eskola orduz kanpoko kirola.

-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.

Informazio gehiago:

Erriberako Kalea 7, 09:30-16:30 artean

Tlf: 943 372 044

Fax: 943 372 044

012261aa@hezkuntza.net

aginaga.eskolatxikiak.org

Zubietako Eskola Txikia

Informazio gehiago:

943 372 931

012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org

www.zubieta.eskolatxikiak.org

-HHI-EPA, Helduen Eskola:

Eskaintza: graduko ikasketak (DBH), informatika ikastaroak, hizkuntzak (ingelesa mintzapraktika...).

Telefono zenbakia: 943 366 608

E-posta: info@epalasarte.eus

Web orria: epalasarte.eus