Argazkilaritza ikastarokoen lanen erakusketa Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 7a, 08:01

Argazkigintzarako zaletasunik ez da falta Usurbilen. Sutegiko erakusleihoa horren ispilu dugu egunotan. 2018-19 denboraldi honetarako Einean Guraso Elkarteak antolaturiko ikastaroen artean, bada bat Ibai Arrietak zuzendurikoa, oinarrizko argazkilaritzaren ingurukoa. Ikasle taldeak eginiko lanak ikusgai dituzue otsailaren 10era arte, kultur etxe atarian.

DATOZEN IKASTAROAK

KzGunea, otsailean goizez

Hilabete honetan 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen datozen asteotarako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:

-Otsailak 18-28, 18:00-20:00 “Google aplikazioak zure gailuetarako”.

-Martxoak 1-12, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".

-Martxoak 1, 11:00-13:00 "Musika aplikazioak zure gailuetarako".

-Martxoak 13-14, 09:00-11:00 "Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin".

-Martxoak 14-15, 11:00-13:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez". 

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoa laster

Otsailaren 16tik irailaren 7ra arte luzatuko da, Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoa. Saioak larunbat goizetan 9:00-13:00 artean Potxoenean.:

-Otsailak 16:  Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.

-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.

-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.

-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.

-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.

-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.

-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.

-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Izen ematea:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.

Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.