Osakidetzakoen hitzaldia 16:30etan Artzabalen, Jubilatu Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 7a, 08:00

Osasun gaiak hizpide ostegun honetan (otsailak 7), Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Astearen baitan. Osakidetzakoen eskutik, hitzaldia 16:30etan hasita Artzabalen.

Gogoan izan bestalde, egunbete baino ez dela falta, Gure Pakea Elkarteko 6 kideek, Ixabel Agirresaroberen gidaritzapean landu duten "Halako batean bagoaz Benidorrera!" antzezlanaren estreinaldirako!

JUBILATU ASTEA

Otsailak 7, osteguna

16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen.

Otsailak 8, ostirala

17:30 Gure Pakea Elkarteko kideen eskutik, “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlana Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

Otsailak 9, larunbata

17:00 Herriko eta inguruko soinujoleekin arratsalde pasa Sutegin.

Otsailak 10, igandea

12:00 Meza nahi dutenentzat.

14:00 Bazkaria Aginaga Sagardotegian.

BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK

Otsailak 12, asteartea

16:30 Karta jokoak Artzabalen.

Otsailak 13, asteazkena

16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen.

Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.