Futbola, eskubaloia eta Andatzakoen aro berriko lehen irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 08:00

 

Ohi bezala, izerdi patsetan amaitzeko moduko asteburua dugu ate joka. Futbola, eskubaloia eta mendi irteera izango ditugu egunotako kirol agendan.

 

Futbolari dagokionez, Usurbil F.T.-tik aditzera eman dutenez, erregional mailako futbol taldeak igoera faserako neurketa garrantzitsua jokatuko dute. Irabazten badute kasik fase horretan sartuta egongo dira. Taldeak larunbatean (otsailak 9) 17:45ean hasita Haranen jokatuko duten partidara animatzera joateko deia egiten dute.

 

 

FUTBOLA HARANEN

Otsailak 9, larunbata

9:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urnieta 5

15:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Sanse B

17:45 Erereegionalak: Usurbil F.T.-Sporting Herrera

 

Otsailak 10, igandea

16:00 Futbol Eskola 2009

 

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Otsailak 9, larunbata

Eskola Kirola

9:30 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Udarregi 5D

Udarregi 6B-Langile A

10:30 Infantil mutilak: Udarregi A-La Salle Saieko

11:45 Infantil neskak: Udarregi A-La Salle Saieko

 

Usurbil K.E.

16:00 Kadete neskak, Territorial maila: Usurbil K.E.-San Adrian (fasea)

17:30 Kadete mutilak, Territorial maila: Usurbil K.E.-Leizaran

19:00 Senior neskak, Territorial maila: Usurbil K.E.-Ordizia

 

USURBIL-ERNIO-ALKIZA MENDI IRTEERA 

Andatza M.K.K.-ren zuzendaritza talde berriak bi txango antolatu ditu otsailerako. Lehenengoa federatuentzat, igande honetarako (otsailak 10). Usurbil, Ernio eta Alkiza lotuko dituen ibilbidea osatuko dute. 8:00etan finkatu dute biltzeko hitzordua Oiardo Kiroldegian. Izen ematea itxita dago.

 

Otsailaren 16rako (larunbata) bestalde, “Euskal Herriko mendiak ezagutzen” ekimenaren baitan, Erlo-Xoxote irteera antolatu dute. 7:45ean finkatu dute abiatzeko hitzordua, Oiardo Kiroldegitik. Itzulera, 13:30ak alderako aurreikusia dute. Aurreko aldizkarian oker azaldu genuen; txango hau irekia da edonorentzat, bai federatu zein federatu gabe daudenentzat. Otsailaren 12ra arte eman dezakezue izena emailez, andatzamkk@gmail.com helbidean. Bidaia eta hamaiketakoaren truke 7 euroko ordainketa egin beharko da, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Informazio gehiago: andatza.com