Andatzak larunbaterako antolaturiko Erlo-Xoxote irteerarako izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 12a, 08:26

Etapa berria hasi du Andatza M.K.K.-k. Otsailaren 11n egin zuten Usurbil, Ernio eta Alkiza lotu zituen txangoa zuzendaritza berriaren gidaritzapean. “Egun ederra pasa dugu gaur”, adierazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu duten ondoko argazkiarekin batera. Gogoan izan, baten faltan bi irteera antolatu dituzte hilabete honetarako. Bigarrena larunbat honetarako, federatu nahiz federatu gabeei, mendizale guztiei zuzendua. “Euskal Herriko mendiak ezagutzen” ekimenaren baitan, Erlo-Xoxote ibilaldia osatzera joango dira otsailaren 16an. 7:45ean abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik. Izen emateko azken eguna duzue gaurkoa (otsailak 12). 

Otsailak 16, larunbata: Euskal Herriko mendiak ezagutzen, Erlo-Xoxote

Abiatzeko hitzordua: 7:45, Oiardo Kiroldegia.

Itzulera: 13:30ak aldera itzulera Usurbila.

Izen emateko epea: otsailaren 12ra arte.

Prezioa: 7 euro (bidaia eta hamaiketakoa).

Oharra: herri osoari, mendiko federatu nahiz federatu gabeei zuzenduriko irteera.

Irteerarako izen ematea emailez egin:

andatzamkk@gmail.com

Irteerarako ordainketak kontu zenbakion bidez egin beharko dira:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.K.