Otsailaren 16tik irailaren 7ra arte luzatuko da, Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoa. Saioak larunbat goizetan izango dira, 9:00-13:00 artean Potxoenean:
-Otsailak 16: Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna.eus
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.
KzGunea
Hilabete honetan 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Hemen datozen asteotarako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:
-Otsailak 18-28, 18:00-20:00 “Google aplikazioak zure gailuetarako”.
-Martxoak 1-12, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".
-Martxoak 1, 11:00-13:00 "Musika aplikazioak zure gailuetarako".
-Martxoak 13-14, 09:00-11:00 "Argazki ukituak eman zure Smartphonerako".
-Martxoak 14-15, 11:00-13:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37.
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net