Euskaraldia

Martxoaren 8a, 21. Korrika eta Txirikorda proiektua hizpide dituzten bilera irekiak egunotan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 13a, 07:31

 

 

Euskaraldiaren ondorena kudeatzeko asteazken honetarako finkatu den bileraren ostean, deialdi gehiago egunotan; Martxoaren 8ko greba feminista eta badatorren euskararen aldeko 21. Korrika girotzen hasteko bilerak eta Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzen segitzeko parte hartze saioa.

 

Lehen hitzordua ostegunean (otsailak 14). Martxoaren 8ko greba feminista antolatzen hasteko lehen bilera irekia. "Etxekoandreon, ikasleon, enplegatuon, erretiratuon, hango eta hemengoon, enplegurik ez eta lana soberan dugunon artean Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko, antolatzeko, aliantzak sortzeko, konspiratzeko... biltzeko asmoa dugu. Lehen bilera da eta, nola ez, zu(ek) ere bertan egotea nahi dugu! Denon artean, M8an emakumeok* planto!".

 

Ostiralean, 21. Korrika Usurbilen girotzen hasteko ekimenak bideratuko dituen Korrika Batzordearen bigarren bilera. Otsailaren 1eko lehen saioan batzordea osatu eta lehen proposamenen lanketari ekin zioten. Ekarpenok zehazten segiko dute etzi.

 

Larunbaterako berriz, Txirikorda, etorkizunean Ugartondoko urbanizazio berrian kokatuko den belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzen segitzeko abian den parte hartze prozesuko hirugarren saioa izango dute gazte zein helduek. Oraingoan, "espazioen diseinua" izango dute hizpide nagusia.

 

Hitzorduokin gal ez gaitezen, hemen egunotarako deitu diren bileren egutegia:

 

DATOZEN  BILERAK

Otsailak 13, asteazkena

18:00 Euskaraldiaren ondorena kudeatzeko bilera Potxoenean.

Deitzailea: Euskaraldia Usurbil.

 

Otsailak 14, osteguna

18:30 Martxoaren 8ko 24 orduko greba feminista prestatzeko lehen bilera irekia Potxoenean.

Deitzailea: emakume talde bat.

 

Otsailak 15, ostirala

18:30 Korrika Batzordearen bigarren bilera Etumeta AEK euskaltegian.

Deitzailea: Korrika Batzordea.

 

Otsailak 16, larunbata

10:30-12:30 Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzen segitzeko hirugarren saioa Potxoenean. Gaia: "Espazioen diseinua".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Hiritik At Kooperatiba.

 

Otsailak 27, asteazkena

18:00 Jai Batzordearen bigarren bilera Potxoenean.

Deitzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.