Zubietako erraustegia

"Erraustegia bai ala ez?" solasaldia gaur Andoainen, zuzenean Kanaldude telebista katearen bidez

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 14a, 07:40

Erraustegiaren inguruko solasaldia antolatu du ostegun honetarako (otsailak 14), bertako Ipar Haizea herri plataformak. 19:00etan abiatuko dute hitzordua Urigain kulturetxean. Eragile ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute hitzorduan: Joxe Mari Irazustak (Erraustegiaren Aurkako Mugimendua), Julen Lorenzok (Ipar Haizea), Joseba Belaustegik (GuraSOS), Ainhoa Intxaurrandietak (GHK-ko lehendakari ohia) eta Xabier Mitxelenak (OEIT-GEIS mediku plataforma).

 

Ekitaldia zuzenean eskainiko du Ipar Euskal Herriko Kanaldude web telebista kateak. "Zatoz zuzeneko telebista emankizunaren filmaketa ikustera", luzatu dute gonbita. "18:30tan zabalduko ditugu ateak eta edonor etorri daiteke publiko bezala, KM0ko pintxo potea eskainiko dugu, baita haurtzaindegi zerbitzua. Emankizuna 19:00tan hasiko da 20:00ak bitarte. Sarrera librea da, beraz bertan itxaroten zaituztegu".

 

Aipatu moduan, bertaratu ezin duenak saioa zuzenean jarraitu ahalko du Kanaldude telebista katearen bitartez. Esteka honetan klikatuta jarraitu ahalko duzue Andoaingo eztabaida saioa: https://kanaldude.eus/zuzenean

 

https://5aa375514fbab.streamlock.net:8090/tbzain/smil:kanaldude.smil/playlist.m3u8