Langabeziak koxka bat behera Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2019ko otsailaren 14a

Estatuko Enplegu Zerbitzuak argitara eman berri ditu 2019ko urtarrilari dagozkion Usurbilgo langabeziari buruzko datuak. 2018a gorakada txiki batekin agurtu ostean, beherantz egin du berriz langabetu kopuruak udalerri honetan urte hasieran. Guztira, 243 zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak urtarrilean Usurbilen. 

Aipatzekoa, 45 urtetik gorakoen artean dago langabetu kopuru handiena; 243tik 136. Gizonezkoak baino (101) emakumezko langabetu gehiago dago, 142. Aldiz, emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da; urtarrilean erregistraturiko 443 lan kontratuetatik 243 gizonezkoenak ziren, 200 emakumezkoenak. Lan kontratu gehienak, 443tik 399, aldi baterako.

Usurbilen koxka bat behera egin du langabetu kopuruak. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ordea gorantz egin zuen urtarrilean. Eskualde mailan, 3.064 langabetu zenbatu ziren abenduan, 24 langabetu gehiago urtarrilean, 3.088. Gipuzkoan 31.678tik 32.226ra gehitu da langabetu kopurua. 548 langabetu gehiago 2019an sartzearekin batera.

Segidan duzue datu zehatzen berri:

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK

2019ko urtarrila

Usurbil: 243.     Buruntzaldea: 3.088.    Gipuzkoa: 32.226.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 101.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 33.

45 urtetik gora: 62.


Emakumezkoak: 142.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 62.

45 urtetik gora: 74.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 35.

Eraikuntza: 19.

Zerbitzuak: 169.

Aurretik lanik gabe: 13.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 670.

Astigarraga: 242.

Hernani: 904.

Lasarte-Oria: 802.

Urnieta: 227.

Usurbil: 243.

Guztira: 3.088.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 32.226.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 443.

Aldi baterakoak: 399 (217 gizonezko, 182 emakumezko).

Zerbitzuen sektorean: 309.

Sexuaren arabera: 243 lan kontratu gizonezkoenak, 200 emakumezkoenak.