Asteburuarekin batera, herriko kirol taldeak jokalekuetara itzuliko dira; Usurbil F.T.-koak Haranera, Usurbil K.E.-ko kideak Oiardo Kiroldegira. Batean zein bestean futbol eta eskubaloi partida ugari iragarri dira. Artean, Andatza M.K.K.-ren zuzendaritza berriak otsailerako antolatu duen bigarren txangoa larunbatean izango dute. Segidan dituzue xehetasunak:
FUTBOLA HARANEN
Otsailak 16, larunbata
09:30 Alebin neskak:
Udarregi 5A-Udarregi 6B
Udarregi 6A-Urnieta 6
10:30 Infantil neskak: Usurbil-Santo Tomas Lizeoa
11:45 Infantil mutilak: Usurbil B-Ostadar B
Otsailak 17, igandea
9:45 Alebinak:
Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T.
Euskalduna-Urnieta
11:00 Alebinak: Danena-Hernani
12:30 Futbol Eskola 2008: Usurbil F.T.-Danena
15:45 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E. B
17:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zestoa KB
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Otsailak 16, larunbata
Eskola Kirola
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Langile B
Udarregi 5D-Urnieta 5A
10:45 Infantil neskak (Diputazio Torneoa): Udarregi B-Irauli
12:00 Infantil mutilak (fase finala B-G1): Udarregi B-Ormaiztegi
Usurbil K.E.
16:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Errotabarri
18:30 Jubenil neskak (Federaziozko Trofeoa): Usurbil K.E.-Tolosa C.F. Eskubaloia
USURBIL-ERLO-XOXOTE IRTEERA
Etapa berria hasi du Andatza M.K.K.-k. Otsailaren 11n egin zuten Usurbil, Ernio eta Alkiza lotu zituen txangoa zuzendaritza berriaren gidaritzapean. “Egun ederra pasa dugu gaur”, adierazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu duten ondoko argazkiarekin batera. Gogoan izan, baten faltan bi irteera antolatu dituzte hilabete honetarako. Bigarrena larunbat honetarako, federatu nahiz federatu gabeei, mendizale guztiei zuzendua. “Euskal Herriko mendiak ezagutzen” ekimenaren baitan, Erlo-Xoxote ibilaldia osatzera joango dira otsailaren 16an. 7:45ean abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik. Izen ematea itxita dago. Informazio gehiago: andatza.com